Gráficas BOST

 

Pribatutasun politika.

Gure pribatutasun-politikaren bitartez, gune hau erabiltzeko bete beharreko baldintzen berri ematen dizugu.

Gune hau erabili nahi baduzu, lege-ohar honetan jasotako xedapen guzti-guztiak onartu behar dituzu ezinbestean, osorik eta inolako salbuespenik gabe. Hortaz, hemen ezarritako baldintzaren batekin ados ez bazaude, ez duzu ez gune hau erabili behar ez bertan sartu behar.

Pribatutasun-aitorpen hau edonoiz aldatzeko eskubidea dugu. Pribatutasun-aitorpenean aldaketaren bat egin dela jakinarazi edo iragarri ondoren, gune honetako atalak erabiltzen jarraituz gero, aldaketa horiek ere onartzen dituzula adieraziko du horrek.

Cookie-ak.

Gune honek cookie-ak erabiltzen ditu, alegia, zure ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak. Dena den, ordenagailuak bidatzen duen informazioaren bidez ezin dira bertako datu pertsonalak ondorioztatu.

Bestalde, zure nabigatzailea konfiguratzeko aukera duzu, gune honetatik bidalitako cookie-en berri emateko eta cookie horiek instalatzen ez uzteko, eta hori ez da oztopo izango gune honetako edukietara jo ahal izateko. Dena den, cookie-ak desaktibatuz gero, baliteke guneak behar bezala ez jardutea, eta egoera hori ez da gure erantzukizunpekoa izango.

Jarrera arduratsua.

Ematen duzun informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Horrenbestez, gunearen zerbitzuetan izana emateko formularioak betetzean eta gunearen edukietara edo atal murriztuetara sartzean ematen dituzun datu guztiak benetakoak direla bermatuko duzu. Hala, bada, adierazpen faltsu edo okerrik egiten baduzu edo emandako informazioa dela-eta gune honi edo hirugarren batzuei kalterik eragiten badiezu, zu zeu izango zara horren guztiaren erantzule bakarra.

Gune honetan arduraz jokatzeko eta beste bisitariak begirunez tratatzeko konpromisoa duzu.

Harremanetarako.

Politika honi buruzko galderaren bat edo zalantzaren bat baduzu, noiznahi jar zaitezke gurekin harremanetan, gunean eskuragarri duzun harremanetarako formularioaren bidez edo helbide elektroniko honen bidez: info@bost.ws

Datu horiek guztiz isilpean gordetzeko konpromisoa hartu du BOSTek. Hala, bada, datu horiek ez dira inolaz ere beste ezertarako erabiliko ez eta hirugarren batzuei emango ere, Datuak Babesteko Lege Organikoan datuak babeste-aldera ezarritako printzipioekin bat (1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, 1999ko abenduaren 14ko BOE, 298 zk.).

GRÁFICAS BOST Teknologia, Kalitate eta Berrikuntzan aintzindari

Documento sin título